ERRESERBAK
Zalantzaren bat izanez gero, kontakta gaitzazue.
Zuen zain egongo gara!
KONTAKTA GAITZAZU
649 811 673
KOKAPENA
Peñas de Ranero
48891 Karrantza (Bizkaia)
Pozalagua Kobazuloa Karrantza Haranean dago, Armañon Parke Naturalean eta Raneroko Haitzen azpian.
GARRANTZITSUA!
Pozalagua Kobazulora kotxez iristeko SOILIK Raneroko norabidean eta Rioseko auzotik igarotzen den BI-4679 errepidetik sar daiteke (Pozalagua Kobazuloa seinaleztapenarekin adierazitako desbideratzea).
Bidegurutze horren aurreko edo ondorengo edozein sarbide ez dago egokiturik eta ez da irisgarria.
Sarbidea:
Bilbotik:
1. Kostaldetik, A-8 autobidea hartu Santanderreko noranzkoan. Colindresen irten eta N-629 errepidea nazionala hartu Burgoserako norazkoan (bide azkarra). 15km, gutxi gorabehera, egin ondoren ezkerretara dagoen desbideratzea hartu, Karrantza seinaleztatzen duena (CA-150). Bertatik jarraitu Karrantzako udalerriraino (BI-630). Jarraitu 1.6km-tik ezkerrera doan bidea hartzeko: Pozalagua Kobazuloa, Ranero (BI-4679).
5.5km ingurura Pozalaguara iritsiko zara.
2. Kadaguako korridoretik, BI-636 errepidea hartuko dugu Balmasedarako noranzkoan eta Zallan irtengo gara. Herria zeharkatu ondoren, 5.5km ingurura, eskuinera hartu (BI-630). 25km jarraitu, gutxi gorabehara, Pozalagua Kobazuloa (Ranero, BI-4679) adierazten duen eskuineko desbideratzea aurkitu arte.
5.5km ingurura Pozalaguara iritsiko zara.
Santanderretik:
A-8 autobidea hartu Bilborako norazkoan. Colindresen irten eta N-629 errepidea nazionala hartu Burgoserako norazkoan (bide azkarra). 15km, gutxi gorabehera, egin ondoren ezkerretara dagoen desbideratzea hartu, Karrantza seinaleztatzen duena (CA-150). Bertatik jarraitu Karrantzako udalerriraino (BI-630). Jarraitu 1.6km-tik ezkerrera doan bidea hartzeko: Pozalagua Kobazuloa, Ranero (BI-4679).
5.5km ingurura Pozalaguara iritsiko zara.
Burgosetik:
Lor Tornos mendatetik Lanestosaraino iritsi eta bi aukera ditugu:
1. Ramales de la Victoriaraino jarraitu. N-626 hartu (3km inguru) eskuinetara dagoen desbideratze batera iritsi harte (CA-150). Errepide horretatik jarraitu Karrantzara iritsi harte (BI-630). Jarraitu 1.6km-tik ezkerrera doan bidea hartzeko: Pozalagua Kobazuloa, Ranero (BI-4679).
5.5km ingurura Pozalaguara iritsiko zara.
2. Karrantzarako bidea hartu. BI-3622 errepidetik 11km egin ondoren, Karrantzaraino iritsi. BI-3622tik jarraitu, Kontxa eta Ambasaguas auzoak zeharkatuz. Haraneko gasolindegiaren parera iristean, ezkerrera biratu BI-630 errepidea hartzeko. 2km-tara eskuinera doan desbideratzea hartu:
Pozalagua Kobazuloa, Ranero (BI-4679).
5.5km ingurura Pozalaguara iritsiko zara.