top of page

Aurkikuntza txundigarria.

Kasualitatez aurkitu zuten Pozalagua 1957ko abenduaren 28an, inozenteen egunean. Dinamita eztanda batek gertuko dolomia harrobian itzelezko zuloa zabaldu zuen mendiko hegaletan. Beste aldean, lurpeko unibertso liluragarria azaldu zen. Zulo hori kobazuloaren atea da gaur egun.

 

Aurkikuntzaren ostean, mineral-erauzketa lekualdatu zuten kobazuloko formazioak ez kaltetzeko; azkenik, 1976an, Karrantzako udalak harrobia behin betiko ixtea erabaki zuen haitzuloa babesteko.

 

Egokitze lanak egin ostean, jendaurrera ireki zuten kobazuloa 1991n, guztion harridura eta miresmenerako. 

Estalaktita.

Estalagmita.

Goitik behera hazten dira sabaitik.

Behetik gora hazten dira lurretik.

Eszentrikoa.

Aske hazten dira norabide guztietan.

Grabitateari aurre eginez

Estalaktita eta estalagmitaz beteta dago Pozalagua kobazuloa, baina bitxienak –eta baita zirraragarrienak ere– estalaktita eszentrikoak dira.

 

Ohiko estalaktitak ez bezala, aske hazten dira eszentrikoak norabide guztietan, sustraien edo koralen antza duten forma imajinaezinak hartuz. Bakanak dira benetan, eta bi edo gehiago batera azaltzen direnean, emaitza txundigarria da.

 

Munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du Pozalaguak geologoen arabera. Gainera, beste kobazulokoak baino luzera eta zabalera handiagoa dute hemengokoek.

2013ko Txokorik Onena.

Euskadi ordezkatu zuen kobazuloak 2013an Gida Repsol-eko Txorik Onena aukeratzeko lehiaketan. Eta irabazi egin zuen!

bottom of page