Ezinbesteko 2 bisita
Polazagua kobazuloko inguruetan

1. Auditorioa
Kobazuloaren ondoan zegoen antzinako dolomia harrobia auditorioa da gaur egun. Tokiko eskala eta akustika berdingabeak zirela konturatzerakoan, kontzertuak eta jarduera kulturalak ospatzeko gunea egokitu zuten bertan.
Horretarako, kareharria moztu zuten diamante-haria izeneko teknikaz baliatuz. Lortutako emaitza bikaina da; izan ere, agerian dagoen zutabe handia marmola dirudi, baina dolomia hutsa da benetan.
Adituen arabera, Iberiar penintsulako toki onenen artean nabarmentzen da Pozalaguako anfiteatroa dolomitizazio-prozesua hautemateko. Gu ez gara adituak, baina gauza bat badakigu: antzeztoki harrigarria da.

2. Parketxea
Kobazuloaren aurrealdean Armañongo Natura Parkeko interpretazio gunea –edo Parketxea– aurkituko duzue.
Parketxea antzinako harrobiko eraikin batean dago; minerala birrindu eta kargatzen zuten gunean, hain zuzen ere.
Barrualdean dauden panelen bidez, Armañongo Natura Parkeko sekretu guztiak deskubrituko dituzue. Halaber, teknologia berriei esker, Karrantzan zehar birtualki hegan egin ahal izango duzue besoak mugituz.
Behatokia ez hutsik egin! Ikuspegiak hunkigarriak dira.
BBK Karpin Fauna
Karpin Abenturak berezko habitatera itzuli ezin diren animalia exotikoak hartzen dituen babes zentroa da, abandonatuak izan direlako edo legez kanpoko salerosketatik erreskatatuak.
Mundo osoko floraz betetako lursail pribilegiatu batean dago Karpin Abentura
Karrantza Harana
Bizkaiko txokorik polit eta ezezagunetako bat da Karrantza. Natura oparoa eta anitza da hemen, eta ia osorik mantendu da mendeetan zehar, abeltzaintza eta nekazaritzaren ondorioz soilik eraldatua.
Auzoak sakabanatuta daude haran osoan zehar. Karrantzako mendiek, basoek eta bazkalekuek mosaiko liluragarria osatzen dute.