top of page

Dolomitas Antzinako Fabrika

Tarifa

OROKORRA : 5€ 

 

Tarifa 

MURRIZTUA: 3€ 

Eskudiruzko ordainketa soilik! 

· Umeak (6 eta 12 urte bitartekoak)

· Jubilatuak eta pentsiodunak

· Desgaituak

6 urte beherakoak: doan

GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA: 1h

 

ESKAINTZA:

Dolomitas museorako sarrera Pozalaguan erakusten baduzu, 4€-ko deskontua izango duzu.

Pozalagua kobazulorako sarrera erakusten baduzu, 2€-ko deskontua izango duzu.

Bisita erabiltzaile guztientzat egokituta dago.

Pozalaguako harrobian erauzitako minerala fabrika honetara garraiatzen zuten.

 

Eusko Jaurlaritzak Ondare Kulturala izendatu zuen lantegia, Euskadin beste inon ezin baitira ikusi aireko tranbia mugitzen zuten polea erraldoiak. Tranbia honen bidez minerala eramaten zuten harrobitik fabrikaraino.

 

Harrobian erauzitako dolomiarekin egiten ziren piezen artean adreilu erregogorrak nabarmentzen ziren. Adreilu hauek ezinbestekoak izan ziren Euskadiko industrializazioan, galdategi handietako labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren.

 

Ohiko adreiluek ezin dute labeetako tenperaturak jasan. Dolomita, ordea, sekulako tenperaturak eusteko gai da, behar bezala tratatuz gero. 

TARIFAK

ESKOLA TALDEAK

Eskola-talde bisitei bideratutako unitate didaktikoak ditugu. Informazio gehiagorako jarri gurekin kontaktuan: 946 80 69 28 / 696 44 63 01

TURISMO FAMILIARRA

Ondo pasa familiarekin Dolomitasen!

Familian egiteko eta jolasean ikasteko jarduera didaktiko eta dibertigarriak. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Logo TurismoFamiliar+EUSKADI_H_EUSK.png
ZENTZUMENEN BIDAIA

Bizi ezazu ESPERIENTZIA BERRI hau!

Fabrika honetako ateak irekitzen ditugu mundu industriala modu sentsorial batean ezagutzeko.

Ikusmena, ukimena, entzumena, gustua eta usaimena izango dira protagonista publiko guztientzako bisita batean.

Esperientzia ludiko eta parte-hartzaile batetaz gozatuko dugu, mende erdialdeko fabrika honek eskaintzen digun ingurune bakarrarekin elkarreraginean.

Prezioa:

Tarifa orokorra: 5 €

2 urte beherakoak: doan.

Ordutegia: larunbatetan goizeko 12.00etan.

Aldezaurretik erreserba egitea beharrezkoa da. 

Kokapena eta ordutegia

Barrio Ambasaguas, s/n
(Turismo bulegoaren ondoan)
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Tel.: 946 806 928 / 696 446 301

Larunbatak: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Igandeak: 11:00etatik 14:00etara

Asteartetik ostiralera gutxienez 10 pertsonetako taldeentzat irekia,

aldez aurretik erreserbatuz. 

CUEVAS POZALAGUA_page-0001.jpg

©2018 by Inboost

bottom of page